Txekiar oiloak

Txekiar oilo arraza tradizionala


  • Hasiera
  • Txekiar oiloen historia
  • Txekiar urre koloreaniztun oiloa
  • Šumavako oiloa
  • Arrautz emankorrak txitatzeko salketan
  • Kontaktua
  • Txekiar oiloen historia

    Txekiako oiloak, historiaren mendeetan zehar aurkitu dezakegun lur arraza kreol zahar bat da. Lehenengo aldiz agertzen den aipamena 1205ekoa da, txekiar oilo talde bat aurkeztu zutenean Dinamarkako Valdemar II-ri ezkontza-opari bezala; Bohemiako Margaret Txekiar printzesarekin ezkonduko zela eta. Garai batean, oiloak kolore mota ezberdin gehiagotan mantentzen ziren, normalki urre eta basati koloreetan konbinatuak. Txekiar oiloak baserritar oiloetatik datozte, XIX. mende erdiraino mantendutako Txekiar oilo indigena arraza bat da. XIX. mende erdialdetik aurrera, bertako oilo hauek kanpotik inportatutako oiloekin nahastu zituzten. Txekiar oilo puruak desagertzeko arriskuan egon ziren.

    Argazkia Txekiar urre koloreaniztun oiloa, oilo Argazkia Txekiar urre koloreaniztun oiloa, oilar

    Ondorioz, 1913ko abuztuan, Karel Škoda (1862eko otsailaren 3an jaioa, 1927ko maiatzaren 1ean hila) Havlíčkův Brod-ekoa, Bohemiar-Moraviar lur garaiak eta Humpolec aldean aurkitako baserritar oiloekin sortu zuen talde bat. Karel Škoda bi arraz ezarri zituen - bat Komorovice herriko oiloetatik, bigarrena Český Šicendorf herriko baserri batean erositako oiloetatik (orain Stříbrné Hory herriko partea osatzen du). 1924-1925ean, Komoroviceko arraza aitortua izan zen eta Txekiar urre koloreaniztun oiloa izendatu zuten. Bestalde, Český Šicendorfko arraza Txekiar epero oiloa izendatu zuten. Čestmír Sedlák (1890ean jaioa, 1957an ekainako 5ean hila) Klatovy eta Dobříš herrialdeetan mantendutako oilo kreol arrazaz osatutako populazioa kokatu zuen. Geroago, bi populazio haiek nahastu egin ziren. Txekiar urre koloreaniztun oiloa ganadu ekonomiko inportante bat bezala sailkatu izan zen 1936an. 1985ean 3,600 oilo hazi ziren kontrolpean. 1992an Txekiar urre koloreaniztun oiloak gehitua izan zen Txekiar baliabide genetikoetan. XX. mendean, Bantam motako Txekiar oiloa sortu zen.

    Argazkia Txekiar urre koloreaniztun oiloa, oilasko Argazkia Txekiar urre koloreaniztun oiloa, oilasko

    Šumava oiloak

    Šumavako oilo originalak antzinako kreol arrazakoa da. Bohemiar ohianako mendi-adarretan nagusiki mantendu da (Txekiarrez Šumava deitua). Herriko Txekiar oiloen aldaera bat dela dirudi. Tamalez, Šumava-ko oilo originala desagertuta dago. Hauen historia modernoa 1945. urtean hasten da. Olaiskoen birsorkuntzarako, Vimperk eta Kašperské Hory herrialdetik aukeratu zuten oiloak, gehienek Šumava-ko oilo originalen antza dutelako. Erdi tamainako oilo arraz askoekin gurutzatuak izan dira oilo hauek, adibidez, Rhode Island, Wyandotte, Plymouth Rock, New Hampshire eta geroago, Txekiar oiloekin. Gaur egun, arraz nahasketaren emaitza hau, Šumava arraza izenarekin ezagutzen da. Hala ere, zeozer ezberdina da originalarekin konparatuz. Šumava-ko oiloak, urre kolore, beltz izpi gorputzan eta beltza isatsan mantentzen dira soilik.

    Txekiar oiloak > Txekiar oiloen historia

    Copyright © Txekiar oiloak, 2008-2017. Eskubide guztiak erreserbatuak. Azken igopena: 27. maiatza 2017